XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrazionalismo frogak eskatu zizkiguten, informazio pittinen bat duen edonork arrazionalismo unibertsala frogatuta dagoen okerra dela baina, ordea, gizabanakook gizaki arrazionalak garen ziurtasuna izateaz gain, norberaren nortasun etniko-kulturalaren ziurtasuna ere izan behar dugula jakin arren. Duela gutxi, 96ko hauteskunde-kanpainaren zurrunbiloan geundela, lehen inolako lotsarik gabe beranduko frankismoa defendatu zutenek edozer gauzaren gainetik demokratak izan gaitezela eskatzen ziguten behin eta berriro 5 AZNAR, JOSE MARIA. El Correo, 1996ko otsailak 19. Antza denez, orain denok daukagu tolerante garela guztien aurrean agertu beharra.

Egoera paradogikoa da benetan: alde batetik itsumustuan jasaten ditugu gure inguruari ez dagozkion ustezko merezimenduak eta inork ez deritzo beharrezko merezimenduon birtualitatea azaltzeari. Baina bestetik, txiki-txikitatik erakutsi dizkiguten egiak mundu guztiari azaltzera behartzen gaituzte.

Nork jakingo du esploratzaile, misiolari 6 Fray Juan de Zumarraga (1468-1548) aipatzeari egoki deritzot; Mexikon, Ameriketan egon zen lehenengo inprenta bultzatu zuen eta, inprenta horretan argitaratu ziren hizkuntza, emigratzaile eta erbesteratuen herriak baino hobeto aberriarenganako maitasunaren, familiaren batasunaren, aukera demokratikoaren, beste kultura batzuekin elkartzearen, gutxiengoaren eskubideen eta edozein ustegabeko egoeratan tolerante izatearen funtsa zein den? Nork gure herri honek baino hobeto, horrenbeste kanpotar etortzea zer den ondotxo dakien eta bat-batean horrenbeste kultura desberdin jasan behar izan duen, ordurarte ezezagunak zitzaizkion ohiturak pixkana-pixkanaka onartu egin dituen eta belaunaldi bat pasatu orduko integrazioa lortu duen herri honek baino hobeto? 7 Arabako Ordenantzen 450. Urteurrena zela-eta egindako hitzaldia. Rivabellosa, 1989..

Zenbaitzu setati dabiltza euskaldunak zenbait jokaera intolerante eta gerrazalerekin erlazionatu nahian, baina gure historiak ez du horrelakorik adierazten. Juan José Ibarretxe, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordek Arabako Batzar Nagusietako lehendakari izan zenean, Arabako aintzinako agiriak katalogatu zituen eta arabarren berezitasun garrantzitsu eta iraunkor, eta beraz euskaldun guztiena, elkarrizketarako eta negoziaziorako duten izaera irekia dela dio, borroka ez dutelarik batere atsegin. Hitzarmenetarako izaera horri esker egin dute aurrera euskaldunek historiako gora-beheretan.